Bloga

Ongi etorri Sexularitzako bikote eta terapia sexualerako bloga  aurkituko duzun espazio profesional honetara.

Hemen, zure harremanak hobetzeko, sexualitateaz ikasteko eta zalantza ohikoenak argitzeko artikuluak idazten ditut, gaur egungo ikuspegi zientifiko eta ireki batetik. Sexualitatea eta emozioak modu atsegin eta askean bizitzea baita helburu nagusia.

Artikuluen artean, egindako elkarrizketak, podcastak eta irratsaioak ikusi zein entzun ahal izango dituzu. Horrez gain, harreman erotikoak sakonago ulertzeko gakoak eskainiko ditut eta modu horretan, egunerokoan ongizate intimoa nola zaindu ikasiko duzu.

Badakigu sexualitatearen eta harremanen inguruan kuriositate handia dagoela eta blog hau jakin-min hori asetzeko espazio bihurtu nahi da gai hauek lasaitasunez tratatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu, gogoratu nire kontsulta sexologikoa atalean nirekin harremanetan jar zaitezkeela laguntza profesionala jasotzeko.

Sexologia arloari buruzko materialak ikusteko, AEPS elkartearen webgunea ere bisitatu dezakezu.

Irakurri blog honetako azken sarrerak hemen behean:

NARANJA OSOAK IZANIK MAITATU AL GAITEZKE?

“Ez gara laranja erdiak, osoak baizik”. Hori esan dute maiz batzuek. Baina, posible al da mito erromantikoa eta laranja erdia albo batera utzita elkar maitatzea? Platonen liburuan jasotako mitoaren aldaera bat da mito erromantikoa eta naranja erdiaren bertsioa. Izatez, azken bi hauek jatorrizko mitoa barregarri uzteko erabili dira. Baina, ondo ulertu al da jatorrizko izaki...
Gehiago irakurri

Sexualitateari buruzko elkarrizketa

Gazteon KZ aldizkarian egin didaten elkarrizketa berezi hau partekatu nahi dut zuekin. Bertan, gure kontsulta sexologikoan eta gizartean hain ohikoak diren kezka, zalantza eta tabuak aztertu ditugu, ikuspegi ireki eta ulerkor batetik. Hauek dira elkarrizketan zehar erantzun ditugun sexualitateari buruzko galderak: Komunikazioa: Zer rol du komunikazioak sexualitatean eta nola hobetu daiteke bikote batekin? Emozioak eta...
Gehiago irakurri

Benetan zabiz podkasta

Malen Altunak eta Aitziber Gradosek aurkezten duten Benetan zabiz podkastera gonbidatu ninduten aurreko urteko maiatzean. Izugarrizko esperientzia izan zen gaur egungo tabuak eta kezkak mahai gainean jartzeko eta sexologiaren inguruko ikuspegi ireki bat partekatzeko. Bertan, sexologiari, sexuen arteko harremanei, desirari, espektatibei, orgasmoei eta beste hainbat punturi buruz hitz egin genuen, entzuleek eta bi aurkezleek egindako...
Gehiago irakurri

Arraio irratian zuzeneko elkarrizketa

Patiyoko Atzuak izeneko irratsaioan parte hartu nuen urtarrilaren 25ean, zuzenean, Arraio Irratian. Norak eta Libek gidatuta, plazer bat izan zen airean egotea! Besteak beste, fantasia erotikoen inguruan aritu ginen. Hemen entzungai:
Gehiago irakurri