Zerbitzuak

Kontsulta sexologikoa

Kontsulta sexualitateko zein harremanetako zailtasunez jabetzeko eta begirada zein irtenbide berriak aurkitzeko espazio seguru eta konfidentziala da.

Kasuaren arabera, prozesu hau bi formatutan eskaintzen dut:

  • Aholkularitza: banaka, zalantza edo blokeo zehatzak denbora laburragoan argitzeko.
  • Terapia: ezinegon sakonagoak bide terapeutiko baten bidez lantzeko (gehienetan bikotean).

Bertan, une honetan gertatzen ari denari arreta eta lekua eskainiko diogu. Baliabide desberdinak esploratuz, norberaren sexualitatea eta harremanak modu aske eta atseginago batean bizitzeko aukera zabalduko dugu.

Kontsultan, gai hauekin erlazionatutako zailtasunak eta ezinegonak landu ditzakegu:

  • Bikoteko desberdintasun sexualak: espektatibak, erritmoak, desirak eta adierazpenak.
  • Harremanetan gozatzeko zailtasunak.
  • Desira eta eszitazioa: desira faltak, erekzioak, orgasmoak, minak, espasmoak eta sentsibilitate faltak.
  • Elkarbizitza eta loturak: komunikazioa, zeloak, negoziazioak, krisiak eta banaketak.
  • Orientazio eta identitateak: desiraren orientazioak, identitate sexualak eta transexualitateak.
  • Fantasia erotikoak: fantasia erotikoen kudeaketa eta jolas-eremu berriak.

Zuen bizipenean laguntza edo akonpainamendua behar duzuela uste baduzue, jarri harremanetan nirekin eta lehen urratsa elkarrekin emango dugu.

“Izaki biribilak, puztuak, autosufizienteak eta harroak ezin dira elkar maitatu. Elkar maitatzeko, ezinbestekoa da elkarrekiko zaurgarritasunaren zauria sentitzea. Maitaleek elkarren beharra dute“

E. Amezua eta N. Foucart.

“Sexologian, fenomeno kultibagarri gehiago daude sendagarriak diren nahasteak baino”

Havelock Ellis

MAIZ EGINDAKO GALDERAK

60-75 minutuko iraupena izango dute, bai kontsulta indibidualek baita bikotekoek ere.

Kasu bakoitzaren arabera, profesionalaren eta bezeroaren artean ikusi eta adostuko dira saio kopuruak.

Bai, bideodeiaren bitartez.