Sexu-hezkuntzaren bidez, sexuen eta beren arteko interakzioaren inguruko oinarrizko ezagutzak eskaintzen dira maila orokorrean, betiere ideiak eta balio eraikitzaileak sustatuz.
Tresna garrantzitsua geure burua ezagutzeko, eta modu askeago eta koherenteagoan bizitzeko zein antolatzeko ezinbestekoak diren jarrerak eskuratzeko.
Sexualitatearen aurrean, gizartean batzuetan debekuzko jarrerak hartzen dira. Beste batzuetan, aldiz, jarrera permisiboak gailentzen dira, lehen debekatuta zegoena besterik gabe onartuz.
Baina bada beste aukera aberasgarriago bat: sexualitatea kultibatzea. Honek jakin-mina eta gerturapena eskatzen ditu. Eta horixe da, hain zuzen, sexu-hezkuntzan egiten duguna: sexualitatearen potentzialitate osoa garatzeko ideiak eskaini, jakin-mina piztu eta galdera berriak sortu, betiere ulermenezko begirada batetik.







