Niri buruz

Libe Osa Arzuaga

Sexologoa eta erizaina

Osasunaren arloak motibatuta erizaintza ikasten hasi nintzen. Prozesu horretan, osasun komunitarioaren begirada gustatu zitzaidan gehien, osasuna ongizate gisa ulertzera eraman ninduelako eta ez hainbeste patologiaren ausentzia soil gisa.

Bide honetan, zientzia sexologikoa aurkitu nuen. Honek emakume eta gizonak – eta hauen arteko harremanak- beren potentzialitatetik begiratzea ahalbidetu zidan, giza-sexualitatearen eta bere ondorio guztien aurrean begirada ulerkorrago bat izanez.

Beraz, erizaintza ikasten ari nintzela, sexu-hezkuntzako begiraleko formakuntzekin hasi nintzen,; ondoren, INCISEXeko sexologiako masterrarekin jarraitu nuen eta  Biko Arloakeko Sexologia Klinikoarekin osatu nuen nire bidea. Orain, Soman sexu-hezkuntzan formatzen eta gero eta gehiago sakontzen jarraitzen dut. 

Sexologia ezagutu nuenetik, zientzia hau ikasten jarraitzen dut. Izan ere, sexuen arteko desberdintasunez, sinergiez, interakzioez eta elkarbizitzaz hitz egiten duen disziplina honek, hauxe erakutsi dit: sexualitatea kultibatu eta hezi daitekeen dimentsio bat dela.

Sexuen dimentsioa arakatzeaz gain, Gestalt psikoterapiak ere bide berriak zabaldu dizkit. Horri esker tresna gehiago eskuratu ditut bai hezkuntzarako, baita kontsultarako ere, kontzientzia, gorputza eta erantzukizuna integratuz.

bikote terapia eta sexu hezkuntza gipuzkoan