Kontsulta sexualitateko zein harremanetako zailtasunez jabetzeko eta begirada zein irtenbide berriak aurkitzeko espazio seguru eta konfidentziala da.
Kasuaren arabera, prozesu hau bi formatutan eskaintzen dut:
- Aholkularitza: banaka, zalantza edo blokeo zehatzak denbora laburragoan argitzeko.
- Terapia: ezinegon sakonagoak bide terapeutiko baten bidez lantzeko (gehienetan bikotean).
Bertan, une honetan gertatzen ari denari arreta eta lekua eskainiko diogu. Baliabide desberdinak esploratuz, norberaren sexualitatea eta harremanak modu aske eta atseginago batean bizitzeko aukera zabalduko dugu.
Kontsultan, gai hauekin erlazionatutako zailtasunak eta ezinegonak landu ditzakegu:




