Niri buruz

Libe Osa Arzuaga

Sexologoa eta erizaina

Osasunaren arloak motibatuta erizaintza ikasten hasi nintzen eta osasun komunitarioaren begirada gustatu zitzaidan, osasuna ongizate gisa ulertzea eramaten didalako eta ez hainbeste patologiaren ausentzia bezala.

Bide honetan, zientzia sexologikoa aurkitu nuen eta honek emakume eta gizonak eta hauen arteko harreman erotikoak bere potentzialitatetik begiratzea ahalbidetu ninduen, giza-sexualitatearen eta bere ondorio guztien aurrean begirada ulerkorrago bat izanik.

Beraz, erizaintza ikasten ari nintzela, sexu-hezkuntzako begiraleko formakuntzekin hasi nintzen, INCISEXeko sexologiako masterrarekin jarraituz eta  Biko Arloakeko sexologia klinikoarekin osatuz. Eta orain, Soman sexu-hezkuntza  eta Gestalt psikoterapian, Euskal Gestalt Institutuan formatzen jarraitzen dut gero eta gehiago sakontzen. 

Sexologia ezagutu nuenetik, zientzia hau ikasten jarraitzen dut. Izan ere, sexuen arteko desberdintasunen, sinergiaren, interakzioen eta elkarbizitzaren inguruan hitz egiten duen disziplina honek, sexualitatea kultibatu, hezi daitekeela ulertzera eraman nau.

Sexuen dimentsioa arakatzeaz gain, Gestalt psikoterapiak ere bide berriak ari zaizkit zabaltzen tresna gehiago eskuratuz bai hezkuntza, baita kontsultarako ere, kontzientzia, oraina, gorputza eta errespontsabilitatea integratuz.