Zerbitzuak

SEXU HEZKUNTZA

Sexu-hezkuntzan, maila arrunt eta orokor batean, sexuen eta beraien arteko harremanen inguruko ezagutza-oinarriak eskaintzen dira, ideiak eta balioak sustatuz.

Oinarrizko eta ezinbesteko ezagutzak eta jarrerak eskuratzeko tresna da, subjektu sexuatu gisa bizitzeko eta modu askeago eta koherenteagoan antolatzeko.

Batzuetan, sexuen inguruan, debekuzko jarrerak hartzen dira. Besteetan, aldiz,  permisozko jarrerak, debekatuta egon dena onartuz.

Baina, bada beste aukera bat: sexualitatea kultibatzea. Honek kuriositatea eta gerturapena eskatzen du eta hori da sexu-hezkuntzan egiten duguna: sexualitatearen potentzialitatea garatzeko ideiak eskaintzea, kuriositatea piztu eta galdera berriak sortzea ulermenezko begirada batetik.

“Sexuak pentsatzea eta hauek kalifikatzea, arautzea zein hauen funtzioak edo atribuzioak pentsatzea ez dira gauza bera. Zer diren pentsatzea ez da zer izan behar duten markatzea, baizik eta zer izan daitezkeen bilatzea edo erakustea”

Efigenio Amezúa

NORENTZAT?

  • Hezkuntza komunitateak (ikasleak, irakasleak, gurasoak…).
  • Aisialdiko gazteen espazioak.
  • Emakume edota gizon taldeak.
  • Adinekoen taldeak.

ORAIN ARTE SORTUTAKO ETA BURUTUTAKO TAILERRAK:

  • Ligatze tailerra.
  • Fantasia erotikoak.
  • Maitatzea. Arte bat?
  • Plazerrera bidaiatzen.
× .