Zerbitzuak

Bikote eta sexu terapia

Sexualitatean eta bikote harremanetan egon daitezkeen zailtasunez jabetu eta begirada zein irtenbide berriak aurkitzeko espazioa da. Bertan, gertatzen ari denari atentzioa zein espazioa eskainiz eta baliabide desberdinak esploratuz, norberaren sexualitatea eta konpartitua den erotika modu atseginago batean bizitzeko aukera zabalduko dugu.

Sexuen esparrutik datozen zailtasunak sexuen arteko harremanetatik abiatuta landu eta akonpainatuko ditugu.

Kontsultan, gai hauekin erlazionatutako zailtasunak eta ezinegonak landu ditzakegu:

  • Bikoteko desberdintasun sexualak: espektatibak, erritmoak, desirak, espresioak.
  • Harremanetan disfrutatzeko ezintasuna.
  • Desira eta eszitazioa: erekzioak, eiakulazioak, orgasmoak, minak, espasmoak, sentsibilitate faltak, gogo ezak.
  • Desiraren orientazioak.
  • Identitate sexualak, transexualitateak.
  • Elkarbizitza: komunikazioa, zeloak, erasoak, negoziazioak, banaketak.
  • Fantasia erotikoak.

Zuen bizipenean laguntza edo akonpainamendua behar duzuela uste baduzue, idatzi iezadazue.

Izaki biribilak, puztuak, autosufizienteak eta harroak ezin dira elkar maitatu. Elkar maitatzeko, ezinbestekoa da elkarrekiko zaurgarritasunaren zauria sentitzea. Maitaleek elkarren beharra dute

E. Amezua eta N. Foucart.

Sexologian, fenomeno kultibagarri gehiago daude sendagarriak diren nahasteak baino”

Havelock Ellis

MAIZ EGINDAKO GALDERAK

60-75 minutuko iraupena izango dute, bai kontsulta indibidualek baita bikotekoek ere.

Kasu bakoitzaren arabera, profesionalaren eta bezeroaren artean ikusi eta adostuko dira saio kopuruak.

Bai, bideodeiaren bitartez.

× .