Niri buruz

Libe Osa Arzuaga

Sexologoa eta erizaina

Osasunaren arloak motibatuta erizaintza ikasten hasi nintzen arren, neskak eta mutilak izatearen mundua eta harreman intimoak izan dira interesatu izan zaizkidan gaiak. Beraz, sexu-hezkuntzako begiraleko formakuntzekin hasi, INCISEXeko sexologiako masterrarekin jarraitu,  Biko Arloakeko sexologia klinikoarekin osatu eta Somako sexu-hezkuntzako formakuntzarekin nabil orain gero eta gehiago sakontzen. 

Sexologia ezagutu nuenetik, zientzia hau ikasten jarraitzen dut. Izan ere, sexuen arteko desberdintasun, sinergia, interakzioen eta elkarbizitzaren inguruan hitz egiten duen disziplina honek, sexualitatea kultibatu daitekeela ulertzera eraman nau.

Sexuen dimentsioa arakatzeaz gain, Gestalt psikoterapiak ere bide berriak zabaldu dizkit tresna gehiago eskuratuz bai hezkuntza, baita kontsultarako ere. Besteak beste, kontzientzia, oraina, gorputza eta errespontsabilitatea integratuz.

× .